Hauteskundeak 2015

Barkosek Nafarroan aldaketa emateko “aukerak bikoiztu direla” dio

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 10a, 18:35

Geroa Baik “aldaketa bare, eraginkor eta iraunkorra behin betiko ekarriko duten” hauteskundetzat ditu hauek

Horrela esan du Barkosek hautetsi eta talde-lokal eta lan-talde koordinatzaileekin igande honetan Iruñean egin den lan-saioaren hasieran.

Hurrengo hauteskundeetan Nafar Gobernuko lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek 2015ean Foru Erkidegoan aldaketa politikoaren “aukerak bikoizten ari direla” baieztatu du bai eta koalizioak “ez duela marra gorririk siglen inguruan, une hauetan beharrezkoa izan litekeen edota UPN nafar erakunde nagusietatik irtenarazteko aldaketan sartuta dagoen edozein  alderdirekiko” ziurtatu du.

Geroa Baiko diputatuak nabarmendu du “euskarririk gabeko Gobernua, Gobernu ezgaia, Parlamentuaren aurkako Gobernua  ikusi dugula lau urtez, eta herriaren jarrera aldaketa horren alde dagoela”. “Ikusiko dugu zein parlamentu-zenbatekoetan eta nola buruzagiturik” gehitu du Barkosek, bere koalizioak “aldaketa bare, eraginkor eta iraunkorra behin betiko ekarriko duten” hauteskundetzat dituela hauek ziurtatuz.

Hala ere “nafar biztanleriaren baterako aldaketa nahia beste hauteskunde ezberdinetatik datorrela argi geratu dela” iritzi du, eta zehazki esan du “2007an aukera aparta izan zela, 2011an errepikatuz”.

Halaber “2014an hauteskunde aurrerapena egoteko aukera ikusi genuen eta ideia hark positiboki eragin zuen biztanleriarengan” adierazi du. “Oraingoan aukerak bikoizten dira” ziurtatu du.

GEROA BAI ZERRENDAK AZKENTZEN ARI DA BERE HERRIETAN

Geroa Bai bere udal zerrendak azkentzen ari da Foru Komunitateko biztanleriaren %70 ordezkatzen duten Nafarroako hainbat herritan. Hala ere, Foru Gobernuko lehendakaritzarako bere hautagaiak adierazi duenez “aurrerapausoka jarraitzen dugu”

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!