Berezi izatearen ajeak

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2020ko mai. 12a, 14:26

Umela zegoen giroa atzo goizean Elizondon. Jagoba Manterolaren argazkian, bi gizonezko datoz kamerarantz: bata txanoa buruan eta plastikozko pantaila aurpegi aurrean. Bestea maskararekin. Han barrenean hiru aterkidun ageri dira. Kaleko eszena arrunta, egunerokoa, Elizondon. Gauzak argitu eta gero. Izan ere, lau aldiz behintzat aldatu omen dute konfinamenduko protokoloen aplikazioa Baztanen. 
Arazoa da hamabost herri direla udalerri bakarrean, 7.777 biztanle guztira, baina herri bakoitza  bost mila biztanletik beherakoa. Zein irizpide aplikatu behar da? Administrazio publikorako  hurrengo oposaketetan planteatu dezakete kasuaren ebazpena, funtzionario txorrotxak fitxatzeko. Baztandarrek argi zeukaten zein erregimen zegokien, baina Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak ez zien ulertzen; edo ulertu nahi ez. Badakizue, paradigma hausten duenak molestatu egiten du.  
Dantxarineako muga zabalik dagoela kontatzen du Mari Ane Txoperenak erreportajean. Zabalik, alde batetik bestera lanera joan behar dutenentzat. Zabalik, Espainiako eta Frantziako polizien zaintzapean. Bentak, berriz, itxita. Bostehun langiletik gora lan erregulazioan.  Zer kontrabando klase egin ote daiteke gaur egun?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!