Bartwoman

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2019ko urr. 1a, 12:33

Antton Olariagak jarri dit gaur puntua: eremu latz eta bakarti batean, estelada; hura pasa eta aurrera doa Zakilixut, lazo horia paparrean, kantuan: “Anai zaharren lur gazte, borrokan ezaguna…”. Badaezpada argibidea ere ematen du Zakilixutek: “Xabier Letek, kantuz…”. Eszena osatzeko, hor ditu Zakilixutek zelatan karta jokoko hiru zaindari, bastoia eskuetan. 
Atzo Gironako Amer-en, Puigdemonten jaioterrian,  hautetsiek “lurralde libre eta subirano” izendatu zuten udalerria. Junts per Catalunyako zortzi lagunek eta ERC-ko hiruk osatzen dute Amer-eko udal gobernua. Lledonerseko kartzelatik, berriz, Jordi Cuixartek eta Jordi Sanchezek gutun bat zabaldu zuten atzo, esanez, amorrua alde batera utzi eta beldurrik gabe eta, aldi berean, indarkeriarik gabe erantzuteko datorkeenari; Auzitegi Gorenetik etorriko denari, alegia. Bide batez, CDRko atxilotuei babesa azaldu diete bi Jordiek.
Atxiloketa horien aitzakian, Goebbels-en eskolako kanpaina mediatikoa ari dira garatzen guardia zibilak eta erregimeneko hedabideak. Martxelo Otamendik igandeko BERRIAn grafikoki zioena: “Badauzkagu ´terroristak`”. Kakotx arteko terroristak. 
BARTMAN du protagonista, gaur, De Rerum Naturak. BARTMANen definizioa: “Atzominez beti bezperan bizi den gizasemea”. Ni, BARTWOMAN sentitzen naiz gaur, duela bi urteko urriaren lehena gogoan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!