Presidentea eta lehendakariak

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2019ko mai. 16a, 12:25

Gizona irribarretsu lehen planoan, jendartearen berotan; gizon horren beraren argazkia esku batek luzatzen dion liburuaren azalean. Liburua Pedro Sánchez, Manual de resistencia izenekoa da, UPDtik PSOErako jauzia egin zuen Irene Lozanok idatzitakoa sozialisten buruzagiari. Joxerra Senarren kronikak kokatzen du eszena: “Vinculo plazan, Corte Ingles saltokiaren aurrean egin zuten sozialistek ekitaldia. Ehun lagun inguru elkartu ziren bertan, horietako gehienak adineko jendea”. Hori Sanchezek atzo arratsaldean Iruñean egin zuen agerpenari buruz.
Goizean Donostian izan zen jardunean dagoen Espainiako presidentea, eta segmentu sozial hori bera ikusi nuen Bilbao plazan egin zuten ekitaldian. Jende kopurua ere, hortxe nonbait. Ezagutu nuen bakarra, Ernesto Gasco, Donostiako alkateorde ubikuoa. Zerbait gertatzen ari zenaren abisua Ertzainen hedapenak ematen zuen. Sozialisten egoitzaren aurreko eta atzeko aldean zeuden, baita inguruko kale ertz guztietan ere. Helikopteroa airean.
Iruñera itzulita eta Joxerra Senarren kronikari jarraituz: “Militanteak eta jarraitzaileak bandera gorriak astintzeari ekitearekin batera, jende multzo bat sartu zen plazan, arrapaladan: batzuk, bizkartzainak, urduri; besteak, PSNko agintariak irribarreka, Espainiako presidentea hain gertu izateak Nafarroan boterea ziurtatuko dien irrikaz”. Hortik aurrera, biziki gomendatzen dizuet Senarrek BERRIAn idatzi duen kronika osoa.
Eta ez galdu, behin berriro ere, De Rerum Natura. Urkulluk Miquel Icetari lehendakari izen esklusiboa oparitzen dionekoa…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!