Plus-etik plus-era

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2019ko mar. 21a, 12:13

Egunkariaren orripasan, hortxe, laugarren orrialdean, begietara salto egin dit argazkiak: hori jende liraina! Zortzi lagun dira, lau eta lau gizonezkoak eta emakumezkoak, eta erdiko biek harrapatzen dute begirada, horiek baitira benetan lirainak eta luzeak; bestelakorik ere badago. Argazkia BERRIA sinadurarekin dator, baina itxura guztia dauka argazki ofiziala dela, Navarra Sumako komunikazio bulegoak zabaldu duena.
Erdiko biak, bereziki lirain ageri diren horiek, Sergio Sayas, UPNkoa, Espainiako Kongresurako zerrendaburua, eta Ruth Goñi, Ciudadanos-ekoa, Senaturako zerrendaburua dira.
Sergio Sayasek “itxaropena eskaini nahi omen die Uxue Barkosen gobernua gehiago jasaten ez duten herritarrei”. Ruth Goñiren esanetan, “beharrezkoa da espainiarrak batzearen alde lan egingo duen proiektu politiko bat”. UPNko Esparzaren adierazpenetan oinarrituta, izenburu hauxe ipini dio Gotzon Hermosillak informazio piezari: “Abertzaletasunari ´harresia' jarri nahi dio Navarra Sumak”.
Koalizioaren logotipoa ere aurkeztu omen zuten atzo: hondo gorriaren gainean, NA hizkiak eta batuketaren ikur den gurutzea. Deskripzio horrekin esan liteke logotipo horrek Navarra Suma bezainbeste Navarra plus adierazten duela, Canal plus bezala, adibidez. Bide horretatik jarraituz, logotipoak iradokitzen dituen plusei izenak jartzeko ariketa proposatzen dizuet.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!