Ezdenboran

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2018ko eka. 15a, 14:29

Neska bat eta hiru mutil kanpin dendak jartzen asfalto gainean. Quechua kanpin dendak dira, di-da batean zabaltzen diren horietakoak. Iruñeko Basotxo kalean omen daude, hau da, guk Bosquecillo gisa ezagutu genuen toki hartan. Gaur goizean aje pixka batekin esnatuko ziren, kafesne edo cola-cao basokadaren irrikitan, ezlekuan eta nagiak atera beharrean.
Ezlekuan ez, ezdenboran kokatzen du bat Jose Perals fiskalak atzo jakinarazitako helegiteak. 2016ko urriaren 15eko gau hartan, Altsasuko gazteen helburua omen zen –hitzez hitz-: “erakustea Altsasun pertsona zehatz batzuen pentsamendu bakar eta baztertzaileak agintzen zuela”. Liskar hura ETArekin lotzeko egiten duen akrobaziak txiki uzten du artistarik ausartena. Fiskalaren arabera, ETAren desegitearen atzean Altsasuko epaiketaren “presioa” dago. Hara, orain arte analista aztienek ere igarri ez duten arrazoia!
Perals fiskalaren jokabideari motiboak bilatzen hasita, bururatzen zait Espainiako hurrengo gobernu batean, Ciudadanosek osatu dezakenean, adibidez, Barne ministro izateko merituak pilatzen ez ote den ari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!