Pelikula feudala

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2017ko eka. 2a, 11:39

Argazkiaren lehen planoan daudenak lausotuta ageri dira. Desenfokatuta eta atzetik hartuta. Badaezpada, poliziak eta epaileek ez ditzaten identifikatu?
Altsasun atzo iluntzean egindako batzarraren irudiak dira, eta auzi honek daraman martxarekin, batek daki zer etor daitekeen.
Tabernako liskarrean terrorismo zantzuak egon daitezkeela berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta beraz, Auzitegi Nazionalaren esku segituko du aferak. Altsasun egin beharko dute berriz ere batzarra eta bilkura eta manifestazioa.
Beste argazki honetan ez dago desenfokerik, eta kolore betean ageri da dena: zerua erabat urdin, arbolak berde distiratsuan eta erdian, okre beroan, ermita bat, ederra. Zangotzako San Babil omen da, Udalak Nafarroako Artzapezkikuari erreklamatzen dion lau baselizetako bat. Duela hamazazpi urte Elizak, isilik eta ezkutuan, bere izenean jarritako ondasunetako bat.
Badago gaur, hala ere, epaitegietatik kanporako albisterik: Montxo Armendarizi aurtengo Eusko Ikaskuntza Saria emango diotela udazkenean. Ez ote da animatuko Armendariz pil-pilean dauden boterekeria kasuak, feudalismoa ere gogorarazten dutenak, zinemaratzera?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!