Katebegi galdua

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2017ko mar. 17a, 14:35

Argazkiaren ordez marrazkia daukagu gaur. Zaldieroaren marrazkia, entziklopedia izateko bidean doan De Rerum Naturakoa.
Katebegi galdua lehen planoan, mendi beltzaren gaineko paisaia apokaliptikoan, begitartea haserre, eskuineko eskua garrote den makilan bermatuta, eta dio: “Ez baditut euskaldunak maite, zergatik jartzen dizkidate begien aurrean?!”. Segidan, hondoko planoan katebegi galdua, lehen baino haserreago, garrotea altxata mehatxuka –imajinatu ahots gogor agintaria-, eta botatzen du: “Euskaldunak aintzat ez hartzeko eskubidea zanpatzen ari dira!!”.
Ez dakit Zaldieroak hori marraztu zuenerako ba ote zekien tiraren azpian gaur zer joango zen. Hizpideak atalean Ainhoa Oiartzabalek, “Napartheid” izenburupean, Nafarroako Parlamentuaren atzoko saioan onartutako tramiteari buruz idatzi du; alegia, nola hamaika herri mugitu ahal izango diren eremu ez-euskaldunetik eremu mistora. Horraino, ondo goaz. Kontua da atzoko saio horretan PSNek ere kontra bozkatu zuela eta salatu –kakotxak- “euskara ofizial bihurtzea dela benetako asmoa”.
Hori esan zuen Inma Jurío parlamentariak katebegi galduaren kofradiakoa dela erakutsi zuen, Parlamentuaren atzoko saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!