United Colors

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2016ko aza. 25a, 12:28

Lurrean, pikotxean, emakumezko bat eta gizonezko bat kandelak pizten; kandela horiek osatuko dute lurrean dagoen oihala; oihalean, zirkulu urdin baten barruan “Kalera!” jartzen du, hizki zuritan.
Barrenean beste pankarta zabal bat, eta hor beste goiburu hau ere ageri da: “Bakea eta askatasuna irabaztera”. Pankartaren atzean gizonezko eta emakumezko taldea; argazkiari dagokion informazioak dioenez, preso ohiak dira.
Donostiako toki ezagun batean dago egina argazkia: Koldo Mitxelena Kulturunearen aurreko aldean. Eta agerpenaren helburua hau da: kulturune horretan dagoen erakusketan izandako zentsura salatzea. Izan ere, Donostia 2016 Fundazioak erakusketatik kanpo utzi ditu bi euskal presok egindako artelanak.
“Bizikidetza” izan zen Donostia 2016aren lehen goiburua. Hiri guztia lelo hori zekarten kartelez bete zuten; leloari laguntzeko, irudiak: arraza, jatorri eta tankera ezberdinetako jendearenak, denak bat eginez, denak adeitsu eta pozik… United Colors of Benetton-en sakontasun maila berean geratu da Donostia 2016aren goiburu nagusia, ipurdibistan, euskal presoen lanak zentsuratuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!