Andereño moñoduna

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2016ko aza. 11a, 13:15

Sagar errezilek zahartzean izaten duten zimurdura masailetan; begiak, bizi biziak; ile urdindua moñoan bilduta; hala ageri zaigu Izaskun Arrue argazkian. Gehitu behar da emakume liraina zela, zimela, dotorea –orduan ere moñoarekin- Gasteizera andereño gisa joan zenean. Izan ere, lurralde bakoitzak badauka bere andereñoa –edo andereñoak-, aitzindariak izan ziren haiek, eta Araban, hori, Izaskun Arrue da.
Duela bi urte egon ginen elkarrekin, garai honetantxe, Xabiertxo liburuari buruzko dokumentalaren grabazioan. Gasteizko bere etxea ez zitzaidan batere arrotza gertatu: gure gurasoenaren antza zeukan; ez bakarrik dekorazioko detaileren batzutan; batez ere, liburutegia zen oso antzekoa; frankismo garaiko euskaltzaleen liburutegi prototipikoa.
Ahots sendo eta hizketa garbiz kontatu zigun Izaskunek zer zen beretzat Xabiertxo liburua; eta suhartasuna lehertu egin zitzaion haren egileari buruz, Ixaka Lopez Mendizabal lagunari buruz, hitz egitean.
Arriben jaioa, Atallun eskolara joana, Lezaetan irakasle, Araitz bailaran praktikante… Aralarren ipar magaleko garrak bizi izan zuen Izaskun Arrue Goikoetxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!