Gonbidapen txartela

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2016ko mai. 31a, 12:25

Kosta egiten da tonu grisetan zertutako argazki hori zer den antzematea: horma lakatz baten gainean egindako marrazki naif samarra agian? Eskerrak argazki oinak badiren. Argazki oinak hauxe dio: “Larunbatean Larraitzen egin zuten mosaikoa”.
Mosaikoa ez dago paretetik zintzilik, lurrari ondo atxikia dago. Segalari finak ibiliko ziren belarra mozten, eta irudikatu dute hautetsontzi berdea. Gainerakoa, pertsonekin marraztu dute; goiko partean hizki bat –E- eta zenbaki bat -5-; hau da, ekainak 5. Beheko aldean, ELKARREKIN jartzen du. Josu Altzelaik sinatzen du argazkia: dronen bat erabilita atera ote zuen goitik behera, zuzen-zuzen?
Kontua da datorren igandean Goierriko hogeita hiru herrietan galdera honi erantzun ahal izango zaiola: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? Eta Goierrin bezala, Azpeitian, Debagoienan, Diman eta Ispasterren, Aramaion, Bakaikun… antzeko galdera jarriko dute erantzun gai. Denak Etxarri Aranatzek duela bi urte hasitako bideari jarraituz.
Larraitzko belardian irudikatutako hezur haragizko mosaiko hori da gonbidapen txartela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!