Paperik gabeko papera

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2016ko api. 19a, 12:03

Antzematen da argazkia artxibokoa dela: neguko arroparekin ageri dira lehen ilaretako haurrak eta han atzean dauden helduak. Txikienek E-U-S-K-A-R-A-Z hitza osatzen dute letraz letrako kartelekin. Oinaren arabera, argazkia otsailekoa da, Iruñean ospatutako euskarazko haur eskolen aldeko festakoa.
Balio izan zuen zerbaitetarako. Datorren ikasturtetik aurrera bi haur eskola gehiago arituko dira euskaraz Iruñean, eta horrela, haur eskoletan orain dauden 164 tokiak ondotxo bikoiztuko dira. Eta, hala ere, ez da beteko dagoen eskaera. Izan ere, Udalak egindako inkestaren arabera, aurrematrikulazioa burutu duten familien ehuneko ia 38ak euskarazko ereduen alde egin du.
Aurretik kontrako kanpaina egina omen zegoen: 2.300 sinadura orain emango den urratsaren kontra, alegia, bi eskola euskararazko hezkuntzara pasatzearen kontra. Horraino, tira; baina xehetasunak harri eta zur utzi gaitu: sinadura horietatik ehuneko laurogeita zortzi Nafarroatik kanpora bildutakoak omen ziren eta nortasun agiririk gabekoak. Paperik gabeko paperaren indarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!