More belundua

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2016ko mar. 8a, 12:23

Ebidentea da argazkia: kolore morea lehen planoan; kolore moreko pankarta, eta gainean zenbaki bat -8a- eta hitz bat soilik –martxoak-.

Pankarta daramaten emakumeak betaurreko beltzez ageri dira; baina irribarretsu. Alegia, betaurreko beltzak eguzkiari aurre egiteko daramatzatela, eta ez begiondoko ubeldurak estaltzeko.

Emakumeen autodefentsa, autodefentsa feminista gisa ulertuta; hori da BERRIAk gaur dakarren zortzi orriko eranskinean datorren gaietako bat. Feministok prest kanpainaren berri alboan. Emakumezko errefuxiatuei buruz dihardu Maryam Fathi kurduak. Beste feminismoak izeneko ekimena ere aurkezten zaigu, hau da, feminismo afrikarra, deskoloniala eta gorria lantzen dituen irakurle taldea.

Eranskinean toki gehien hartzen duen gaia beste bat da: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako barrutian 51 hedabide eta publizitate agentziek sinatu duten Publizitate eta komunikazio ez-sexistarako kode deontologikoa.

Denak behar oraindik. Eta kolore moreko diskurtsoak inoiz baino ugariago eta indartsuago dabiltzan garai honetan, pozarekin batera, baita sakonean erroturiko tristura belun bat ere: atzeko belaunaldietatik datorkigun estigmatizazio ezabagaitzaren erremina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!