Nor da?

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2015ko urr. 13a, 13:22

Elkarri besotik helduta, kate trinkoa osatuz ageri dira Askapenako kideak eta haien lagunak lehen argazkian. Bigarrenean, martxan doa jende taldea, Nafarroako bandera eta pankartez hornituta.
Argazkietan ikusten da adin bateko jendea zela nagusi Iruñeko manifan; 1987an Askapena sortu zutenean, gazte zirenak, alegia. Komite Internazionalistetatik zetorren Askapena, eta egia esan, gela itxia haizeberritzera datorren brisaren parekoa gertatu zen erakunde berria. Ze, hain geunden bertako gatazkan katigatuta, mundua ez zela hemen bukatzen gogoratzera zetorren.
Eta hala ere, hemengo gatazkaren hatzaparretan harrapatuta geratu da erakunde internazionalista, “dena ETA da” dioen axiomaren baitan. Duela bost urte hainbat lagun atxilotu eta datorren astelehenean hasiko da haietako bosten kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Haiek babesteko atzo eguerdian Iruñean burututako ekitaldia, garai bertsuan Madrilen egiten ari ziren desfile militarraren ifrentzua da bete-betean, puntuz puntu.
Postdata gisa, galdera bat: nor da Askapenako manifan ageri den figura hori, Marijaiak bezala besoak gorantz zabalduta daramatzan hori? Simon Bolivarren antza hartzen zaio, baina ez dakit ba… xehetasun hori bota dut faltan Joxerra Senarren kronikan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!