Uretan

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2015ko api. 21a, 11:43

A zer ur-jauzi ederra! Ura xeetuta bezala dator, kurtina transparente bat osatutz. Zarpiako ur-jauzia omen da, Kontrastan, Entzia mendilerroaren inguruan.
Baina alferrik da, beste ur batzuetara begiratu beharra dago, kafesnea mikaztuko bazaigu ere: Mediterraneoko uretara. Ur gainean flotatzen hondakin pila; barrenean bi itsasontzi, barrera eginez bezala; lehen planoan, itsasontziren baten puska izango den xafla zuriaren gainean, hamarren bat lagun metro pare batera dagoen lur ertzera iristeko ahaleginean; dagoeneko batzuek lortu dute lur mutur horretara heltzea; uretan gutxienez hiru lagun ito direla, haietako bat haurra. Greziako Rodas uhartekoa omen da irudia.
Bigarren argazkian ere biziraun dutenak ageri dira, Italiako kostazainen ontzian, baina Maltako Valleta hiriburuan. Berria-k argitaratu duen migrazioaren mapak oso modu grafikoan erakusten ditu abiapuntuak, bideak eta helmugak; hauek, helmugak, hasi Ceutatik eta Istanbuleraino luzatzen dira; abiapuntuak Afrikako Adarraren parean daude, Boli Kosta eta Somaliaren artean.
Berria-k azalean, lehen argazkiaren gainean jarri duen izenburuak dena esaten du: Itsaso bat gorpu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!