Zomorroak ditu. Etxe batek, gorputz batek, izaera batek dituen bitxoak. Harakinen alaba eleberriak ahotsaz, erritmoz, irudiz beteriko soinu banda bat du, zizareek gaztainak jaten dituzten bezala, letrek zuloa eragingo diote irakurleari, jakin-mina zabalduz. Yurre Ugartek idatzi du obra literario hau, baina Alexek kontatuko digu familiaz, lanaz, munduaz, eta erabakiez. Gozo eta garratz kontatu ere, lagun batek sekretu mingots bat aitortzen duen bezala, ezinbestean, gu ere bizitza itogarri maitatu gozo eta mingots horren konplize. Yurrek erabiltzen duen tonua eta gertutasunak ingurua begiratzeko eta ulertzeko modu bat ezartzen dute, pentsatzea eragiten du, literatura on orok bezala.