Bidaiak

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2026ko apirilaren 20a

Leku batetik hasi beste batera heltzeko, emozio bat ikertu ondorengo bat ulertzeko, izen bat bilatu bakoitzarena topatzeko.  Heroiaren bidaia askotan izan da literaturaren ardatzetako bat, mugimendu, denbora, bizitza mugatzeko modu bat, egoteko modu bat.
Zirtak su  Maite López Las Herasen eleberrian Gallaecatik abiatzen da Egeria: hasierako eskutitzean dio bidaiaren nondik norakoak azalduko dituela, hitza ematen digu, mugimendu/bizitza/ezagutza hori guretzat harrapatuko du. Las huellas de Enayat liburuan idazleak aurreko mendean galdutako idazle ezezaguna bilatu nahi du, bioren arteko elkarrizketa bat sortuz: Iman Mersal eta Zayyat Enayat  artekoa; Tessa Hulls komikigileak Txinara doa, zendutako amama beldurgarria berrezagutzeko, Alimentar a los fantasmas eleberri grafikoan. Bata eta bestean, idazleak, emakumeak, eta mugimendua agertzen dira. Ezin gara geldirik gelditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!