Udaberriarekin batera emoten du planak egiteko tartea hasi dela, mugitzeko planak egiteko tartea esan nahi dut. Eguraldiaren aldaketak, alergiak eta urtaroak berak eragiten dute energia berezia. Bidaiaren ideia konplexua iruditzen zait. Ez horrenbeste oporrak nonbaiten pasatzeko ideia, baizik eta, intimotasun batean mugimenduak eragiten duen bidaia. Beharbada, ondoko mendira igotzean sentitu ahal da, edo herritik paseo bat ematerakoan, soinean mugikorra eraman gabe, edo, akaso, liburu bat irakurtzerakoan sentitu ahal da bidaiaren distira. Udaberriarekin batera heltzen zaizkit esanahaia gabeko ideiak, askotan erabiltzeagatik edo kontsumo produktu bilakatu izanagatik, hustuta heltzen zait pentsamendua, hizkuntza bera apaingarri bat izango balitz bezala. Hustutasun horretan, batzuetan, aspaldi irakurritako (eta, jada, ahaztutako) komiki bat hartu, esaterako, Elanor Davisen "Tú, una bici y la carretera" eta zerbait ernatzen zait barruan, beharbada, bidaia+intimotasuna+katarsia kontzeptuak berriro emozioekin betetzeko erregaia.