Badira literaturan pertsonaia batzuk karisma berezia dutenak- Giro edo atmosfera hori lortzeko, idazleak abileziaz erabiltzen ditu hitzak, tentatzen uzten da, lengoaiaren bidez pertsonaiaren mundu ikuskera gorpuzteko istorioan zehar. Landare bat landare bilakatuko da protagonistaren lekukotasunagatik esker. Eta horrela bitxi, berezi, propio agertuko zaigu irakurleari. Testigantza hori barik landarea izango ez balitz bezala. Hori lortzeko, hitzak asko izan daitezke edo gutxi oso gutxi. Katonaren kasuan Antxiñe Mendizabalek geruzez osatutako ahots baten bidez lortzen du, mitoa, abestia, egunerokoa, kondaira... Plano guztiak harilkatzen ditu hitzen jarioan. La herida imaginaria kasuan, ordea, Berta Davilak hustasuna erabiltzen du, hitz gutxi, begirada sinplea. Batean zein bestean irakurleak disfrutatuko du.