Bi espazioetan bizi gara, fisikoan eta digitalean. Fisikoan jarri nahi dut arreta, aspertzeko ariketa egin, irudikatu sena animalia batena bezala. Zer egin. Nola bizi kontsumoa eguneroko ardatza izan barik.
Izaskun Graciaren Basokoa eta Elaine Vilar Madrugaren El cielo de la selva eleberriak irakurri ditut. Izadiak gizarte sistema orotik kanpo bere barne pultsua du, bizitza. Gizakien logika moralak ez du lekurik bertan; bai,ordea, izaera ankerrak, indarkeriak, odolak eta heriotzak. Ongia eta maltzurkeriaren arteko harremana konplexua bada ere, zer pentsatu eman dit sentitzeak fisikotasun horretara heltzeko basakeria dela bide bakarra.