Margot

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2025eko urriaren 20a

Aurrekoan, Getxoko komiki azokan aurkeztu nuen Margot komikia. Etxeberria anaiek idatzita eta Ariana Pissanik marraztuta. Ariana ez zen bertaratu, baina luze hitz egin genuen anaiek eta hirurok. Orduan komentatu genuen ideia batekin geratu naiz: errealimo magikoak badu inozientziatik zerbait. Ahozko tradiziotik heldutako jakinduria eta historia liburuetatik jasotako datuak bilbatu dituzte komikian, irudiek ere harilkatzen dituzte plano biak Margoten egunerokoan. Eta horrela, aspaldi izandako irakurleari, haurrari, hitz egin dio eleberriak. Haurrentzat idatzita ez bada ere. Duela gutxi ahizpak oparitu dit Betty eleberria Tiffany MacDanil idatzia, ez da errealismo magikoko liburua, baina agertzen ditu indar berarekin cherokee-en kondairak zein Oion duela ez hainbeste urte familiak horrek pairatutako krudeltasuna. Kasu horretan inozientzia ez da aukera bat.
Bi irakurketen zapore gazigozoaz helduko diot gertu Anna Starobinetsen El Vado de los Zorros eleberriari. Magia eta bortizkeriak lantzen ditu errusiarrak. Ez dakit izandako haurra beldurtu nahi dudan, ez dakit beldurtuta egon zen, baina badakit irakurketa hauek zuzen zuzenean eramaten nautela literatura maitatzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!