Hasierak eta bukaerak

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2025eko irailaren 22a

Ikasturte hasiera, ikasturte amaiera... Hasierek eta bukaerek mugak emon dezakete, baina muga mugitzen doa, eta mugan gertatzen dira gauzak ere. Aurrekoan irakurri nion María Inés Garciari hizkuntza eta muga zela eta, ez zaiola interesatzen hizkuntzaren muga zein den, baizik eta mugan eraikitako hizkuntzak. Esaldiaren oiartzuna buruan, irakurri dut La Zorra Bora Chung hegokorearrak idatzia. Galtzen zaizkit erreferentzia asko, batzuk mitologikoak baina baita hegokoreako egunerokoa azaltzen dutenetakoak ere, zonalde horretan, beraz, irakurri dut biziza eta heriotzaren arteko marra apurtzen duen azeri mitologikoaren kontakizuna, emakume bezala agertzen da bizidunen egunerokoan euren bizitza xurgatzeko. Baina maitemintzen da. Maitemintzen dira. Eremu konplikatu horretan, heriotzaren eta bizitzaren mugak errespetatzen ez den horretan, agertuko dira bebai txakur detektibe magikoak eta zonbi moduko beste pertsonaiak. Mugan beste gauza asko, mugaren propioak, direlako posible.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!