Olentzero uztako bi liburu irakurri ditut urtarrilean, Laura Pérezsen Nocturnos eleberria eta Anne Carsonen Gorriren autobiografia .
Mitoak eta iluntasuna. Iluntasuna eta mitoak. Oh la la
Ezin pozarren heldu diet irakurketeei!
Laura Perezekin gertatu zait gauza bat: irudiaren narratiba ilun eta zoroa du, maistra bat da, ez dut topatzen horrelako narraziorik beste eleberri grafikoetan. Eta honetan ere, murgildu naiz guztiz gaua bitxi eta xarmantagarrian. Ordea, testuak apur bat limitatu nau, basikotasunera jotzen du, mugak ipintzen ditu irudiak mugak ezabatu dituen horretan. "Gauak argitzen du egunak ezkutatutakoa", zioen Charles Baudelairek eta horrela dio Nocturnos -en lehen orriko zitak. Irudiek askatzen dute, testuak mugatutakoa, iruditu zait niri. Halere, gaua horrek sortutako inpresio horrekin heldu diot Anne Carsonen eleberriari. Txo. Gerion munstroa zen nire buruan. Mitologia klasikoaren frikia naizenez gero, eleberria irakurri aurretik, imajinatu nuen izaki beldurgarri bat, bere hiru buruekin eta haziendagaz, biolentzia eta iluntasuna zabalduz nonahi.
Ba ez. Argazkilaria da. Maite ditu sumendiak, kolore gorrikoa da eta Heraclesekin maiteminduta dago. Kabroi bat azkeneko hori, maitasun istorio toxiko baten eragile.
Eta narrazioa moztuta doa poemetan. Anne Carson jolastu da edukiarekin, formarekin eta gaurkotasunarekin betiko iluntasuna eta dependentziak azaltzeko. Eta bikainki gainera.
Hamentxe azpimarra batzuk:
"Ukiturik ez
baina txundidurak elkartuta nola haragi berean paralelo
dautzan bi ebaki"
"Munstro batek nori bota al dio errua gorria izateagatik?"
"Soinua barruan kolore bat bezain beroa zen"
Eta orduan, erreparatu diot baldan dudan beste komiki bati, Iris XXII , Yurre Ugarte eta Julen Ribasena eta horretan badago ere mitotik asko, iluntasunatik are gehiago, nahiz eta eguzkiak agindu. Galdera ugari uzten ditu libruruak airean, Nocturnos -en bezala, iluntasunez osatutakoak, edota Gorriren biografian lez: "Denak zain zaudela ematen dik, esan zuen Gerionek. Zeren zain? esan zuen Ancasehek. Horixe, zeren zain, esan zuen Gerionek".