Podcast bat eta komiki bat

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2024ko ots. 5a, 17:50

Oraingo honetan podcast bat eta komiki bat gomendatu nahi ditut.
Podcasta aspaldikoa da, baina guztiz aldatutakoa oraingoan Pompas de papel, oraingo honetan, Goizalde Landabasok hartu du zuzendaritza eta sortu du tresna literario interesgarri baino interesgarria. Euskaraz eta gaztelainazko literatura harilkatu ditu, eta jaso elkarrizketak, liburu gomendioak, liburuen pasarte batzuen irakurketa eta.... irrati-eleberri bat! Eta zelan lortu du hori guzti hori harremanetan jartzea? Ba kalitatea oinarri duten obrek nahastuta. Hortxe paradigma. Podcasta interesgarria izateaz gain, aberasgarria izateaz gain, laguna ere bada. Kuadrilla jatorra ondoan duzula ematen du, entzun eta izan parte!
Bestetik parte izan edo ez izan horrekin lotuta Catherine Meurisseren "La joven y el mar" komikia gomendatu nahi dut. Hemen ere nahastuta agertzen dira hainbat kontu: kultura japonesa, mendebaldarra, gogoetak, humorea, filosofia, artea... eta horiek guzti horien paradigma parte izatearen asuntua da. Zelan sartu atzerritar duzun kultura batean modu intimoan, jerarkiarik gabe, mendebaldetasuna inposatu gabe, ezta hartaz lotsatu gabe, maila berean jarrita eta puntu horretatik sortu literatura obra? Ba nik ideiarik ez, aizu; baina Catherinek lortu du!! 
Txaloak bi makinei!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!