Etxean, astero eskatzen dugu barazki zesta bat

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Albizua 2023ko urr. 16a, 15:49

Etxean, astero eskatzen dugu barazki zesta bat, eta astearteak bilakatu dira berenjena labean tomate ozpin-olioetan afaltzeko eguna. Egia esan, ez nekien ondo zelan jan zestako hainbeste berenjena eta lagun batek esan zidan errezeta hori irakurri zuela istorio batean. Kontua da nire kuñatuak aspaldi oparitu zidala "El gourmet solitario" komikia, Jiro Taniguchi eta Masayuki Kusumis idazle eta irudigile japoniarrena, bertan, gizon batek lan kontuengandik leku batetik bestera joan beharra du eta bakoitzean jatetxe edota janaria postu batean hartzen ditu mokaduak. Nonbaiten, horrelakoa irudikatzen nau kuñatuak Eta horretan pentsatuz, konturatu naiz, batez ere liburu bat irakurtzen nagoenean, "jaten" dudala edo hobeto esanda jateko gogoak pizten zaizkidala. Istorioetan agertzen direnean plater, errezetak, jatetxeak... ezin diot goseari eutsi. 
Askotan, begiratzen ditut non lor ditzakedan holakoak. Bada, Sofi Oksanen Purge, "purga" eleberriagatik pepinilloak poteratzeko moduakin obsesionatu nintzen urteetan zehar, hori bai, negar eta tentsio une latzak pasa ostean, halere, gomendatzen dut irakurketa. Eta oraindik ez dut lortu "ruibarbo" pastelik egitea, baina Shirley Jacksonen We have always live in the castle, "Beti bizi izan gara gazteluan", liburuak gosetu ninduen izugarri leheneko orritik amaiera arte; begiak ezin altxatu irakurri nuen eta guztiz gomendatzen dizuet. 
Ez dakit zuei horrelakorik gertatzen zai

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!