Brand new flavour edo gaztelainazko Nuevo sabor a cereza telesail laburra gomendatu nahi dut, batez ere, protagonista nagusiagatik: Rosa Salazar.
Emakume honen lana ezagutu nuen Undone telesail laburrean, hori ere gomendatzekoa, eta, nolabait, izan zan bat-bateko maitemintze bat. Izan ere, lortzen du, kasik, telebistatik ateratzea; ez The ring-eko emakume fantasma bezala, baina bai modu literal horretan ikuslearengana hurbiltzen da! Eta Brand new flavour-en oso modu surrealistan egiten du!
Telesaiak badu umorea, badu kristonako erritmo bizia eta baditu, eta horregatik nire gomendioa, holako eszena zirraragarriak, diferenteak, nolabait, pentsarazten dizutenak: «WOW hori egin ahal da?»
Ikusten baduzue, arreta ipini detailetan; danak du zeresana eta zer esan hori friki, ilun, interesgarri eta tope guaia da. A! eta gatu piloa agertzen dira. Ikusi!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!