Ikasleak erakartzeko lehia

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2026ko otsailaren 26a

2026-2027 ikasturtearen matrikulazioa epea zabalduko da berehala eta ikastola, ikastetxe zein institutuek ikasleak erakartzeko lasterketa gordinari ekin diote. Asmo hori lortzeko prozedura ez dira bakarrik ate irekien saioak edo etxeetara eskutitzak bidaltzea. Orain merkatuaren tresna guztiak sartu dira barruraino eta egunkarietako iragarkiak, irratietakoak, banan-banakako bisita gidatuak, bannerrak, podcast plataformetan iragarkian, sareetako presentzia... ditugu. 

Beherakada demografikoak zerikusi handia du honekin, ume gutxiago dauden munduan horiek bereganatzearen alde borrokatu behar delako. Hala ere, asteotan ikusten dugun zirku hau bakarrik posible da indarrean dagoen hezkuntza ereduarengatik. Itunpeko ikastetxe zein ikastolarik ez balego, gatazka honek ez luke zentzurik izanen; era berean, geurea segregazioa indartzen duen sistema bat ez balitz eta hezkuntza eredua, ikasleen jatorria edo ama hizkuntza bigarren mailako aldagaiak balira, ez genituzke ikastetxeen iragarkiak irratian entzungo. 

Zintzoki, askoz hobe komunikaziorako energia guztia beste gauzetarako erabiltzea...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!