Tronpatzeko aukera gutxirekin esan daiteke, aurtengo neguan iruindarron eztabaidetako gai bat kalean lo daudenen egoera izan dela. Batzuek udalaren erantzun eskasa komentatuko zuten, besteek Negu gorriak - Derecho a techo kanpainaren inguruko iritzia izanen zuten, gehienok ezin ukatu gure begi aurrean dagoen gogortasuna. Iritziak iritzi, gai ekidinezina izan da.
Hedabide guztietan agertu ondoren eta hiritarron ardura kontuan hartuta, kostatu egiten da ulertzea zergatik ez zaion konponbide duin bat bilatzen, Iruñeko udalak dituen errekurtsoak astinduz. Hortxe dugu Jesus y Maria aterpea hutsik, 90-100 pertsonarentzat prest, besteak beste.
Zergatik udalak ez du egoera konpontzen? Iruñeko udalak iazko aurrekontuetan superabita izan ondoren, nola ez da gai izan errekurtsoak sortzeko duela urte batzuk Iruñean dugun problema honi aurre egiteko?