Pandemian dekretuz ikastetxe guztietan jardunaldi jarraia ezarri ondoren, orain Hezkuntza departamentuak jardunaldi zatitua ezarri du berriz. Honen aurrean, “inposaketa”, “jarrera faszita” eta horrelakoak entzuten ari gara. Baina zer dago hitz potolo horien atzean?
Bat: irakaslegoaren eta zuzendaritzen interesak. Jardunaldi zatituak haien ordutegia hobetzearen aurka doanez, jardunaldi jarraia defendatzen dute. Horren ordez, hezkuntza hobetzeran aldeko argudioak eskertuko genituzke. Sindikatuek ardura handia dute eztabaida korporatibo honen defentsan eta haurren interesak alde batera uzten.
Bi: begirada politiko orokorraren falta. Jardunaldi ereduaren inguruko eztabaida irakaskuntza publikoan gertatzen ari den lehia da, itupenko ikastetxek, modu masiboan, jardunaldi zatitua mantentzen dutelako. Hortaz, jardunaldi zatituta defendatu edo behar duten familiak, itupenko ikastetxetara joanen dira. Sindikatuei ez zaie afera hau axola, benetan?
Hiru: ez da mamiaz eztabaidatzen. Kalitatezko hezkuntza publiko baten alde egin beharko genuke lan, argudio indibidualak alde batera uzten, ume zaurgarriak erdigunean jarriz.
Beraz, bozketaren portzentaia eta erabaki faxista dela esaten denobra galtzen den bitartean, gure hezkuntza komunitateak eta hezkuntza publikoa ahultzen dira, itunpeko ikastola eta ikastetxe erlijiosoak garaile ateratzen direlarik. Norbaiti inporta al zaio hau?