Ez dakit adin kontua ote den,baina hauteskunde kanpainian entzuten ari naizena erabat sinesgaitza iduritzen zait, batez ere “ezkerrekoak” diren horien partetik eta aurreko legeladia aldaketa bultzatu zutenek. Kritikak jaso aurretik, esanen dut memoria handiko pertsona naizela, ez eskuindar eszeptikoa.
Entzun dudan gauzetatik, esanguratsuena, sareetan ohiartzun handia izan duena, Bilduren parteaideek udaltzaingoaren inguruan luzatutako burutazioak eta proposamenak izan dira. Gertuko udaltzaingoa bultzatuko dela, auzokoa... hau da, jatorra eta jendearen laguna, bortizkeriarik garatuko ez duena. En pin, mundu perfektuan bizi den hori.
Tristura handiz esanen nieke, ez dagoela horrelako poliziarik. Polizia lehentasun politiko bat da eta halaxe erakutsi digute azken hamarkadetan Iruñeko udaltzaingoa kudeatu duten guztiek, Bilduk barne. Urte hauetan guztietan udaltzain kopurua handitu baita, udaleko beste langileen plantilak handitu ordez, haur eskoletakoa, adibidez. Udaltzaingoan Iruñeko udaleko langileen portzeintai handiena dauka eta, ondorioz, aurrekontua ere bai.
Beraz, kokatu gaitezen egoeran eta ez dezagun eztabaida faltsurik bultzatu, mesedez, polizia oso serio hartzeko afera baita, gure udalaren barnean indar handia duen egitura delako.