Krisi ekologikoa hemen da!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2023ko api. 20a, 14:57

Bi erronka handik baldintzatuko dute Nafarroako politika eta ekonomia aurten: Volkswagen-en egoera eta lehortea. Biek ala biek krisi ekologikoaren ondorio zuzena dira.
Ekologismotik, ekonomia kritikotik eta feminismotik ekonomi eredu nagusia eraldatzeko beharra azaldu zen duela hamarkada batzuk, industria sistemari eta erregaiei begira. Zer esanik ez lurraldearen antolakuntzaren inguruan Nafarroan egondako gatazkak gobernuek proposatzen zuten ereduaren aurka: autobia ezberdinen aurka, Itoitzeko urtegiaren aurka, AHTren aurka. 
Nekazaritza industrialaren ondorio zen Itoitzeko urtegia. Erregadioaren zabalkuntza eta Nafarroako Erriberako ohiko nekazaritzaren desagerpena bultzatuko lituzkeela, esan zen behin eta berriz. Inork ez zuen ezer ere entzun.
Beno ba, hementxe dugu gure 2023ko Nafarroa, sostengurik ez deun nekazaritza eredu industrialarekin eta kotxearen alde apustu egin duen industriarekin. 
Ez gaitezen engainatu: krisi ekologikoa eta klima aldaketak eskatzen zituzten erabaki ausartak ez hartzearen ondorio zuzena da egoera hau. Ea orain norbaitek horrelako zerbait egiten saiatzen den. Geroz eta denbora gutxiago dago horretarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!