Sorginak berriz gurean

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2023ko ots. 8a, 15:10

Ihauteriekin batera, herri iruditegiaren pertsonaiak plazaratzen zaizkigu berriz. Umeak ditugunok dar-dar batean ibiltzen gara aurten zein pertsonaiaren mozorroa egitea tokatzen zaigun zain, gauetako lan orduak kalkulatuz. Momotxorroak, Miel otxin, Ziripot, txatxoak... gure inguruaren parte izaten dira eta XXI. mendetik zentzu berri bat ematen diegu.
Hala ere, ihauteri pertsonai horien artean askotan mitologia edo herri iruditegiarenak ez diren batzuk agertzen zaizkigu: sorginak.
Zutabe honetan behin baino gehiagotan aritu gara sorgin-ehizaren memoriaren inguruko begirada feministaz bai eta argi esan, sorginak ez zirea existitu, inkisidore eta epaileek asmatutako figura bat izan zela emakumeak jazarri, kriminalizatu eta hiltzeko. Datu potoloa ematearren, Europan 100.000 emakume baino gehiago erail ziren sorgin akusaziopean.
Hala ere, ihauterietako pertsonai bat bezala tratatzen ditugun sorginak, historiografiafeministatik egindako lanen interes eza azaltzen.
Beraz argi izan: sorginak ez ziren existitu, bortizkeri patriarkala jasan zuten emakumeak dira, beraz, ezin dira, inondik inora, mozorro bat izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!