Klase ertaineko iruindarrok hiriaren aurpegi ezkutuetatik urruti gaude, horregatik hainbat fikzio sortzen dizkiogu gure buruari: uste dugu etorkinak Iruñekoak ez direla, haiek “gabe” bizi gaitezkeela, edo okerrago, mestizoa ez den etorkizun bat imajinatu daitekeela.
Migrazioez aritzean klaseaz ere aritzen garela oso argi izan behar da errealitatetik gertu egoteko. Hori da Paris 365ko futbol taldeak erakusten diguna. Afrikatik eta Hego Ameriketatik etorritako 17 gaztek futbol talde bat osatu dute, baina zer egiten du talde horrek ezberdin? 17 horietatik herena kalea gorrian bizi direla.
Hemengoak garenok eta irrati hau entzuten dugunok ez dakigun zer den kalean bizitzea. Amed-ek ordea, ezin izan zuen bigarren partidua jolastu arratoi batek oina hozkatu ziolako lo egiten zuen bitartean.
Arrazakeriaren aurkako mundialitoak eta Paris 365 futbol taldeak gauza bat dute komunean: tranparik gabeko Iruñea dira, ez egunkaritan eztabaidatzen dena.