Udaberri honetan jakin izan dugu Iruñeko udaltzaingoak taser izeneko pistolak erosi dituela. Pistola horiek argi indar kolpeak ematen dituzte poliziak atxilotu nahi dituzten pertsonak geldiarazteko. Ondoriorik ez omen duten energia kolpeen bidez, jendea lur jota uzten dute.
Taser pistola horiek hilgarriak ez diren armen sailkapenean sartzen dira. Baina azken hamarkadetan gertatutako gatazkek erakutsi diguten bezala, ez da sailkapen horretan sartzen den armarik, denak hilgarriak dira eta dena ondorio gogorrak uzten dituzte.
Frantzia da arma horiek erabiltzen esperientzia handiena duen herrialdeetako bat, azken urtetan areagotu dena txaleko horien gatazkarengatik. Frantzia da arma industria handiena duen herrialdea eta, hortaz, horien erabilera sustatu eta esperimentatzen duena. Txaleko horien gatazkak: hildakoak, begiak galdu dituzten pertsonak eta bestelako ondorioak izan dituztenak, ekarri ditu.
Datorren astean horren inguruan entzun eta mintzatzeko aukera izanen dugu Iruñean Paur Rocher aktibistaren eskutik, Frantziako laborategian gertatzen diren gauzak, gurera berehala heltzen direlako interesagarria da Katakraken datorren asteartean egonen den hitzaldia.