Haur eskolak greban

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2022ko mai. 4a, 13:48

Haur eskoletako langileak greban daude astelehenetik eta hainbat hilabete daramatzate mobilizazioak egiten. Haur eskoletan parte hartu dugunok, jakin badakigu haiek egiten dituzten eskaera guztiak zilegizkoak direla eta bete beharko liratekeela.

Gure gizartean zainketak erdigunean ez daudenez, haur eskolak bigarren mailako arreta zerbitzua izan dira udalentzat (helduen zainketa bezala) eta inoiz ez da umeen beharretara egokitu (Iruñeko plaza kopuruen eskaintza beti motz gelditu da). Feminizaturik dagoen sektorea denez, ez da sindikatuentzat ezta udalentzat izan lan baldintzak hobetu beharreko esparrua. Horrela, hamarkadak daramatzate familia eta umeentzat ezinbestekoa den lana egiten bai haientzat, bai umeentzat, kaxkarrak izan diren baldintzetan.

Berdintasuna bermatzeko asmoa duen sistema bat bagenu, auzo bakoitzean haur eskola publiko bat egonen litzateke, goizez eta arratsaldeetako zerbitzua eskainiko lukeena, doakoa eta Iruñeko ume guztiek eskubidea lukete bertan toki bat izateko. Bertako langileak egonkorrak lirateke eta irakaskuntzako lehen zikloko lan baldintza berdinak lituzkete. Baina ez da horrela.

Haur eskoletako langileei elkartasuna adieraztea ezinbestekoa da, denona denaren hobekuntza eta babesaren alde ari direlako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!