Gerren aurka bizikleta!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2022ko api. 20a, 13:48

Opor egunen buelta honetan ohartu gara Ukrania eta Errusiaren arteko gatazka ez dela amaitu. Ahaztuta genuen aurrera egin duela opor egunetan ere.

Antza denez gerra honek kapitalismoaren berrantolaketarako tresna bilakatu da, etekinak ateratzeko krisi garai honetan. Horretarako, hildako kopurua igotzea ez da garrantzitsua edota datorren elikadura krisi berria. Ukranian ekoiztuko ez diren garia eta garagarra beharko dituzte Asia txikian dauden herrialde askok eta horien gabeziak gosete handiak eta ezagutu ez diren prezio igoerak ekarriko ditu. 

Bitartean Ukranian 50 tanke erosteko 4 milioi euro erabiltzen dira eta horren propaganda egiten duten hedabide batzuk.

Ahotsa altxatu eta gerrak zentzugabekeri erraldoia direla salatzeko, larunbata honetan bizikleta martxa bat antolatua dago. Irteera 12:00etan Antoniuttitik izanen da eta helburua Ainzoaineko kuartela.
Armada guztiak gerren konplize direlako, hartu pedalei eman larunbatean!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!