Gerrei insumisioa!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2022ko api. 6a, 14:07

Asteak aurrera doaz eta Ukrania eta Errusiaren arteko gerra dinamika sakondu da. Gatazkaren interes geopolitikoak agerian gelditzen ari diren arren, “ero batek” bultzatutako inbasioa dela esaten jarraitzen dute hainbat hedabideek. 

Honi lotuta doazen prezio igoera berriak, oligopolioen interespean egindako gas eta energia merkatu-legeek babestuta, arrakala ekonomikoa sakontzen laguntzen du, baina diru-laguntzen bidez aurrera egiten zaio, lege injustuak aldatzeko eskaerak egin ordez.

Eta bertan, gudu zelaian, elkar ezagutzen ez duten gazteek elkar hiltzen dute, elkar ezagutzen duten gizon helduek erabakiak hartzen dituzten bitartean. 

Esaldi hau atzo entzun nion AFOINAko emakume bati, insumiso baten ama izandakoari, datorren larunbatean gerrei insumisioa adierazteko eginen den manifestaldirako deialdian. Haiek esan zuten bezala, gerren aurka azaltzea besterik ez dugu, bortizkeri dinamika ero honek eraman gaitzakeen mundu are injustuago baterantz joan nahi ez badugu...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!