Ukraniako gerra ondorio eta interes ezberdinen menpe dagoela ikusi dugu, fake news delakoak barra-barra agertu zaizkigu, Errusiaren inguruko berri nahasi eta gezurrak, Ukraniaren inguruko berri nahasi eta gezurrak, Europako aktorearen interesak babesteko berriak, irudi faltsuak... Eta era berean eguzki-lore olioaren desagerpena, erregaien prezioen igoera... krisiaren azaltze latza.
Giro honetan, Europako parlamentuak Ukraniara armak bidaltzeko bozkari aurre egin zion joan den astean, 750 bozketatik 13 besterik ez ziren aurka ageri: Portugal eta Greziako alderdi komunistenak eta Podemos-Ahal dugu alderdian Anticapitalistetan parte hartzen duen Miguel Urban-ena. Ezker Batuak abstentziora jo zuen, Pernando Barrenak, Bilduko ordezkariak ere. Podemosek, ordea, aldeko bozka eman zuen.
Hala ere, martxoaren 4an alderi hauek guztiek gerraren aurkako elkarretaratzea deitu zuten Iruñeko udal plazan. Posible da Europar Parlamentuan abstentzioa eman edo Ukraniari armak bidaltzeko aldeko bozka eman eta gero horrelako deialdi bat egin? Ez al da hau hipokresia hutsa? Ez al da hau hiritarrak errespetu gutxirekin tratatzea?