Joan den igandean Zangozan egon nintzen Aramendia gozotegiari agurra emateko ekitaldian. Egun hunkigarria izan zen eta Aramendia familiak taldearen, eta herriaren, besarkada jaso zuen.
Hala ere, komunitatea desegiteko bidean, beste pausu bat zen hori, eta oso egun tristea izan zen. Komunitatea ahultzearekin, lurraldea hustutzen delako.
Aramendiatarrek afera ezberdinei aurre egin behar izan diete erabaki hau hartzeko prozesuan: ogibideetan lan eskua lortzeko zailtasuna, jende gutxik herrietan bizi nahi duela, eta horren guztiaren azpian klase ertainaren ideologia (erosotasuna, lan finkoa, oporrak buruan dituena).
Ez da errentagarritasun ekonomikoari lotutako problema bat, bizi garen gizartean dauden balore eta desioek baldintzatzen dute egunerokotasunean gertatzen dena eta horrelako tokien bizi iraupena.
Nafarroan aberats honetako zutabe diren baloreen inguruan eztabaida sakon bat behar dugu, deserosoa bada ere, dinamika kontserbadorea gailentzen ari zaigulako.