30 eta 40 urte arteko emakume askorentzat ama izatearen inguruko gaia oso garrantzitsua da. Baiezko zein ezezkoa bada erantzuna, ez da erraza izaten bertara heltzea. Zailtasun hau, agerikoa den beste fenomeno garrantzitsua batek indartzen du: 32 urte da, bataz beste, gaur egun lehen umea izateko adina. Horrela, emakumeak geroz eta helduago izaten dira ama, eta ondorioz gero eta zailtasun handiagoak dituzte umeak izateko.
Egoera honetan, laguntza bidezko ugalketak garrantzi handia dauka. Baina zer gertatzen da merkatuan garatzen den laguntza bidezko ugalketa honekin? Zer gehiago erreproduzitzen da horrela?
Zainketen inguruko krisia, emakume gazteek duten prekarietatea, ama izateko grina, ongizatearen estatuaren krisia... honek guztiak bere tokia du eztabaidan, eta emakume askok ama izateko desioan modu zuzenean eragiten du.
Gaian sakontzeko momentu egokia izan dezakegu gaur Sara Lafuenterekin Katakraken izanen den solasaldian. Ongi etorriak denak...