Normaltasunik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2021ko ira. 29a, 12:45

Atzo lerroburu ederra sortu zuen Chivite andereak: normaltasunera bueltatuko ginelako berria eman zuen. Ikaragarrizko oihartzuna sortu zuen honek, logikoa den bezala, eta whataspp taldeei kea ateratzen hasi zitzaien tabernetan hitzordu berriak paratzeko mezuen proposamenarekin.

Hala ere, pandemiaren berezko ezaugarria errepikatu da, normaltasunera itzuli? Ez! Neurri gehienak malgutu badira ere, hezkuntzako neurriek berdin jarraitzen dute, talde osoa konfinatu behar izatea kenduta (lehen hezkuntzari soilik aplikatzen zaiona).

Ederrak egin du Chivitek! Zer normaltasun da umeak patioan musukoa jantzita eta haien eremuan itxita mantentzera behartzen dituena? Zein mundu berri ireki da pandemiaren garaian umeen eskubideen defentsa kontuan izaten ez duena?

Iazko egoeraren antzekoa dugu, 2020an tabernak ireki eta eskolak itxita bazeuden, orain kalean musukorik gabe egon gaitezke eta tabernetan dantza egin, baina umeek eskolako patioan musukoa jantzita eta bakarrik haien burbuila taldeekin harremana izan dezakete. 

Osasun departamentuak pandemia amaitu zela esan bazuen, trataeran berdintasuna izatea eskatzea gehiegizkoa  ez dela uste dut eta, behingoz, umeek helduek dituzten eskubideak izan ditzatela. Bestetan esan bezala, berdintasun falta hau gure gizartearen argazki gordina besterik ez da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!