Txertoa askatu!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2021ko mar. 31a, 12:45

Pandemiaren kudeaketak XXI. mendeko mendebaldeko gizarteen baloreak agerian utzi ditu. Miseriak, esanen nuke nik. Berdin zait Iruñeaz, Euskal Herriaz, Espainiaz edo Europaz hitz egitea.
Azken hamarkadetan antolakuntza sozial justuago baten alde emandako aurrera pausu asko bertan behera gelditu dira oso denbora gutxian. Hala ere bik arreta deitzen didate bereziki; batetik, estatu formak berreskuratutako zilegitasuna, haren eskutan jarri dugu pandemia kudeatzeko konfiantza guztia begirada kritikoa ezabatuz.
Bigarren kontua Covid19aren aurkako txertoarekin egiten ari den kudeaketa da: pribatiboa, etekin ekonomikoari eusten diona eta onura kolektiboa lortzeko asmorik ez duena. Polioaren txertoa lortu zenean egindako kudeaketaren aurkako eredua: patenterik gabeko txertoa izan zena.
Lehenengo kontuari buelta ematea oso erronka zaila da baina bigarrena eskuragarria dela ematen dit, beraz egunotan burura datorkidan leloa zera da: Txertoa askatu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!