Haur eskolak gatazka eremu

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2021ko ots. 18a, 11:50

Joan den ostiralean greba deialdia egon zen Iruñeko haur eskoletan. Aspaldian gertatu ez zen bezala, sindikatu ezberdinek bat egin zuten deialdi berberarekin. Langile eta familiek ere jarraipen handia egin genuen proposatutako aldaketekin desadostasuna azalduz.
Ostiraleko manifestaldian azaldu zen bezala, haur eskolak trukerako txanpon bilakatu dira eta haur eskolek behar dituzte gainontzeko hobekuntzak desagertu dira, hizkuntza ereduen gatazken atzean. Ahaztu egin ditugu iaz haur eskoletako langileek bultzatu zituzten mobilizazioak non ratioen txikitzea eta eskoletako lan-taldeen egonkortzea eskatzen zen.
Haur eskolak ez dira inoiz izan lehen mailako interbentzio eremua Iruñeko udalarentzat eta aurrekontu eta perspektiba zabalaren ezak gaurko egoeraraino ekarri gaitu. Haur eskoletako hizkuntz eredua oso afera garrantzitsua da, plazen kopurua eta lan taldeen prekariotasuna bezain garrantzitsuak, beraz, batera egin beharko diegu aurre, momentuan-momentuko interes politikoek agenda ezarri ez dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!