Energia berriztagarrien egungo tranpa

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2021ko ots. 3a, 12:58

Joan den astean Sustrai Erakuntzak energia berriztagarrien igoeraren inguruko txostena aurkeztu zuen. Badakit hedabideetan joan den asteko berri batez aritzea tokiz kanpoko kontua dela, are gehiago irrati honetan bertan jarraipena egin bazitzaion, baina txostenaren sakontasunak energia ereduaren inguruan pentsatzeko aukera paregabea eman zidan.
Hiru ideia nagusirekin bueltaka nabil aste osoan:
-Batetik, orain indarrean dagoen energia planak, aurreko legealdian laukoak aprobatu zuena, energia enpresa eta azpiegitura handien alde egiten duela.
-Beraz, bigarren ideia, kontzeju zein udalerriek ez dute erraztasunik haien inguruan energia sortzeko azpiegitura autonomorik sortzeko, beraz, subirotasun energetikoa lortzetik urrun gaude.
- Hirugarrenik, sistema honek geroz eta azpiegitura gehiago behar ditu, geroz eta energia garestiagoa sortzen du, multinazional erraldoiak aberasten ditu eta eguzki panelak sortzeko behar diren mineralak ustiatzen diren herrialdetan gatazkak eta pobrezia eragiten ditu.

Beraz: ez pentsatu errotak edo eguzki plaka gehiago ikusteagatik Nafarroa ekologikoagoa dela. Ordea, orain dagoen planarekin, enpresa handiek Nafarroari esker geroz eta aberatsagoak dira (eta energia behar duten pertsonak, pobreagoak).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!