Etxe-kaleratzeak berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2019ko aza. 27a, 14:44

Sentsazio arraroa daukat astelehen honetan Sotoan gertatutakoarekin. Joan den asterako hitzordua zuen etxe-kaleratzea atzeratu egin zen eta, hamaika arrazoien ondorioz, gauzatu egin zen, bertan geunden guztiok déjà vu bat bizi genuela sentituz. Izan ere, aldaketaren legealdian etxe-kaleratze mordo bat gertatu baziren ere (alokairuarenak gehienak), bulego itxietan gertatu ziren negoziazioak eta hustuketak gelditzeko topaketak nahiko sinbolikoak izan ziren. Boterean zeuden alderdiek interes handia izan zuten kaleratzeen irudiek indarrik izan ez zezaten.

Oraingoan ordea, Iruñeko PAH-ren lehen porrota omen da eta hori ez da inorentzat ona. Kaleratze gehienak alokairuan dauden pertsonenak badira, hortik bideratu beharko da antolakuntzarako lana eta energia, estatuaren beste hirietan egin izan duten bezala. Berdin da hipoteka edo alokairua izatea ordaintzen ez dena, atzean dagoen etekin sistemaren arkitektura berdinentzat da onuragarria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!