Euskal Herriko jardunaldi feministak ospatuko dira datorren asteburuan Durangon. Hamaika urte pasa dira azkenekoak izan zirenetik baina aldaketa handiak gertatu dira mugimenduaren barnean, baita feminismoak gizartean duen tokian ere. Bortizkeriaren aurrean adierazitako erantzunak bultzaturik, batez ere, olatu feministak sen ona aldatzeko gaitasuna izan du. Hortik aurrera, egunerokotasunean ezarritako ohitura ezberdinak baitan jarri dira. Emakumeok askotan esan edo salatutakoari zilegitasuna emanez.
Ez da makala hau guztia. Erronka, ordea, handitu egin da: eraldaketan sakontzea, antolakuntza sustatzea eta gizartea justuago bat bultzatzea izan daitezke horiek.
Gizartearen oinarrian dauden emakumeontzat izan behar du tokia feminismo horrek, ez bakarrik piramidearen puntan daudenentzat. Horrek erosotasun tokitik mugitzea eraginen digu eta orduan sortuko da “ezberdinen arteko elkarlana”.
Horretarako balio beharko luke Durangoko hitzorduak. Goazen ba!