Ez dakigu maiatzaren 26an zer gertatuko den, antza denez gobernu aldaketa gertatzeko aukera eman zuten zenbakiak kolokan daude, eta horri esplikazio bat eman nahian entzuten ditugu hamaika hipotesi, zurrumurru, komentario. Bakoitzak argudio ezberdinak erabiliz eta posizio politiko konkretuak babesten.
Zintzotasunez esateko, nik ez nuen horrelako legealdi bat espero. Elkarlanerako eta alderdien elkarbizitza ezberdin baterako aukera zabal zitekeela espero nuen. Baina ez. Politika materialistagoa egiteko aukera galdu da eta gudu kulturaletan zentratu da egunerokotasuna. Berdin da hedabideetan egun hauetan ditugun lerroburuak. Gutxi dutenek, gutxi izaten jarraitzen dute.
Zer etorriko da orain? UPN bueltako balitz errua txikiei botako zaie, erakundeetan boterea izan dutenek ez dute autokritikarik eginen eta zulo itzulera bueltatuko gara. Lau urte hauetan hiritar askok dezepzioa sentitu dute egindako politikekin. Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan ardura izan dutenek haien ondorioak ateratzerakoan kontuan hartu beharreko pertzepzioa litzateke hau, aldaketak jarraitu balu ala amaituko balitz ere.