Erantzun gabeko galderak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2019ko urt. 23a, 13:03

Mugituak izan dira azkeneko asteak Iruñean. Udalaren aurrekontuak aurrera ez ateratzearekin batera, Maravillas gaztetxearen bigarren hustuketa bizi izan dugu (gero hirugarrena etorri da). Intentsitate handiko egunak bai, baina eztabaida politiko interesgarria produzitu ote dute? Ez naiz hori baieztatzen ausartzen.
Haserre adierazpenak, txio kainitak eta azaleko kexa politikoa barra barra egon dira, baina gertatzen ari denaren interes gabeko analisirik? Posizio politikoa markatu beste asmorik ez duen testu, txio edo audiorik? Ez dakit nik ba.

Aurrekontuen aferan eta Maravillasekoan galdera batzuk falta izan zaizkit erantzuteko. Lehenengoan: ez dut jakin zergatik Bilduk ez duen Alde Zaharra hotelez gainezko zonaldetzat jo nahi izan. Alderdiak ez du publikoki horren esplikaziorik eman. Horrekin batera, bere gobernukidea den Geroa Bairen proposamena aurrera atera zen, zeinari esker Unzuko eraikinean hostela eraikitzeko aukera egonen den.

Gaztetxeari dagokionez bi erantzunen ezak sortzen didate ezinegona. Batetik, zergatik Alde Zaharreko kaleak pilotakadak botatzen zituzten Foruzaingoz beterik zeuden bitartean Joseba Asiron isilik egon zen lau egunez? Eta azkenik, ulergarria al da inork Beaumont kontseilariaren dimisioa eskatu ez izana gaztetxearen aferagatik?

Erantzun hauen atzean dauden arrazoiak dira egungo politika markatzen dutenak. Marko handiari begiratzen ez badiogu, bertso txikitan arituko gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!