Amatasun laguntzan zergaren itzulketa txikikeria da

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2018ko urr. 17a, 13:05

Eztabaida sakona garatu zaigu egunotan amatasun bajen PFEZaren itzulketaren inguruan. Duela egun batzuk Espainiako Auzitegi Gorenaren sententziaren ondorioz amatasun laguntzaren zergetan PFEZ atxikipenik ez da egin behar, beraz amatasun bajak izan dituzten emakumeek diru horren itzultzea eska dezakete. Nafarroan ezin da horrelako itzultzerik egin UPNren lege aldaketaren ondorioz.

Baja horien itzultzea jasotako diruaren ehuneko txiki bat da. Beraz eztabaida planteatutako modua erabat zinikoa dela esan genezake. Barkatu espresioagatik.

Egun, amatasun laguntzaren erdian hiru gauza falta dira: umeek behar dutena, berdintasun irizpideak eta gizonezkoak. Amatasun laguntza hauek erabat aldatzen ez badira ez dago emakumeon egoeran eraldatu eta hobetuko duenik. PFEZaren portzentaia txiki horren itzulketak ez du ama izan diren emakumeon egoera hobetuko. Euro batzuk itzuliko dizkio, besterik ez.

Ama izan diren emakumeen egoera hobetu nahi bada, laguntza horiek aldatu behar dira: emakume zein gizonezkoentzat berdinak izan beharko lukete, beharrezkoak eta transferitu ezinak. Eta hori beharko luke Nafarroako Gobernuaren lan ildo, ez eraldaketarik suposatzen ez duten eztabaida bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!