Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Fillat 2018ko ira. 19a, 14:27

Erorien Monumentuaren afera legealdi honetan zabaldu da azkenean. 1942an eraikia zenetik, hiriaren gainean begirada zorrotz eta iluna bota digu eta Iruñean ez da haren itzala sentitu ez duenik. UPNren gobernuaren pean haren inguruan ezer ere egiteko aukera egon ez zen nahiz eta memoria historiakoaren inguruan lan egiten duten taldeek monumentuaren balore sinbolikoa behin eta berriz salatu zuten.
2015etik aurrera Erorien Monumentuaren inguruan eztabaidatzeko aukera egon da laukoaren gobernuari esker. Atzo udalak publiko egin zuen eraikinaren inguruko ideia-lehiaketa aurrera eramango dela eta datorren urtean aukera egonen da erabakiren bat hartzeko: eraikina erautsi, mantendu, aldaketak egin...
Hala ere, eraikinean esku-hartzea zail samarra denez, egiten den moduan egiten dela, berehalako neurri eta aldaketak egin beharko lirateke. Eraikinak Iruñean duen toki sinbolikoa kentzeko aukera erraza dugu eta hori, modu batean, haren irudia iraultzea da. Gaueko argiak itzali daitezke, iturriei ura ken dakieke, orain dagoen oihala ordeztu liteke eta “hau eraikin faxista bat da” leloa, edo antzekoa, jar liteke.
Neurri hauek errazak, azkarrak eta sinbolikoki eraginkorrak dira. Eta merkeak ere. Zergatik ez ditu udalak egiten?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!